XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bohemierak badu antzeko hots bat, zeinetan igurzketarekin batera aho dardarak gertatzen baitira (marmarra).

Areagoko arnaskari glotal bikotea, ahoskabea (h latza) eta ahostuna (ayin), arabieraz aurkitzen da; beren tasun bereizgarria eztarri giharren tinkatzea dela esan ohi da.

Erari dagokionez, arnaskariek herskariek baino aukera gutxiago darakuste agian.

Era mota bi agertzen dituzten hizkuntzen artean, frantsesak bere ingelesak baino osoroago ahostuntzen ditu.

Zenbait hizkuntzak arnaskari glotalduak dituzte (glotisaren hersketaz lagundurik, aurretik, aldi berean edo ondotik).

4.9. Sudurkarien egoerak herskarienen antzekoak dira; ingelesez, hotsak herskarien egoera beretan eratzen dira.

Eredu berean, frantsesak bere hotsa hortzosteko egoeran egiten du.

Bestalde, frantsesak ez dauka sudurkari belarrik, baina badu sudurkari sabaikaria, zeinetan mihiaren erdialdea sabaiaren alderik gorenaren kontra altxatuz egiten baita hersketa, adibidez signe zeinu.

Herskarietan bezala, sanskritoak eta egungo Indiako hizkuntzek horzkaria eta domala bereizten dituzte.

4.10. Ingelesez, albokaria apikala da, egoera gingibalean; hitz bukaeran, bereizgarria ez den aldaera erabiltzen dugu, zeinetan mihiaren erdialdea guztiz beheturik baitago; erka bitez less gutxiago eta well ongi.

Alemanieraz eta frantsesez, [] hotsa mihiaren gaina gorago altxatuz ahoskatzen da; itxura akustikoa erabat ezberdina da; frantsesez, areago, ukitze lekua hortzostekoa da.

Italierak badu sabaikari albokari bat, horzkaritik bereizten dena, mihiaren atzealdeak sabaiaren punturik gorenena ukitzen duela, arnasari bidea utzirik albo batean edo bietan: figlio seme.

Ameriketako zenbait hizkuntzak badute albokari sorta osoa, egoera, glotaltze edo sudurketa ñabardurekin.

Albokari ahoskabeak, bereziki ukitzegunea hedatua bada, arnaskaritu egiten dira; albokari ahostunak, ukitzegune nimiñoa badute bereziki, bokalekin biltzen dira; honela, polonieraren fonema albokarietako batek [] balitz legez jotzen ditu gure belarriak.

Bestetik, Amerikako mendebalde eta erdialdeko [] bokala, esaterako red [] gorri, fur [] larru, far [] hitzetakoa, albokarialakoa da: mihiaren punta egoera domalera (iraulira) altxatzen da, baina ez da sabaia ukitzera heltzen.